viernes, 12 de diciembre de 2008

Vicente Amezaga Aresti

BIDEGILEAK

Binjineru eta legegizon

Bingen Ametzaga 1901eko uztailaren batean jaio zen Algortako Basagoiti
etorbidean kokaturiko Iturrieta etxean. Bingenen aita, Pedro Ametzaga Abaroa
(1852-1919), XVI. mendearen aurretik Getxon erroturiko Ametzagatarren
leinuko enpresa gizon eta abokatu arrakastatsuazen.Ama, Maria Aresti Sustatxa
(1862-1945), Pedroren bigarren emaztea zen. Arestitarrak Getxon
XVI.mendean tinkaturiko familia dugu.Vicente de Paúl Laureano, Bingen, zazpi
anai-arreben artean gazteena zen. Algortako San Bernardo eskoletan
burutu zituen lehen mailako ikasketak. Oso txikitatik du hizkuntzetarako tre-betasuna. Pilotazale sutsua, orduak egin zituen San Nikolas elizaren horman. Futbol zalea ere
dugu Bingen.Bere anaia Ramonek (1890-1982) Arenas Club de Futbol 1913an lehenengo dibisioan Estatuko Txapelketa eskuratu zuen talde getxotarreko aurrelariak, futbol taldearen jantzien arduradun izendatu zuen Bingen, aitzakia horrekin Jolaxeta eta Padura zelaietan iganderoko partiduetara Areetakoekin joan zedin.

Sabino Aranarekin adiskidetasuna bide,Pedro Ametzagak Euzko Alderdi Jeltzaleari doan
emandako lur sailetan eraiki zen garai hartako Algortako Batzokia, Iturrieta etxearen ondoan.
Manuel eta Ramon anai nagusien ereduari jarraituz, Bingen ere EAJko kide egin zen.
Ordutik Euskal Herriaren gatazka politiko eta kulturala Ametzagaren bizitza eta lanaren
ardatz nagusia dugu. Hamasei urterekin euskara lantzeari ekin zion bere kasa. Maria
Arestik,euskaldun zaharra izan arren,gazteleraz hitz egiten zuen etxean seme-alabekin.
Zerbitzariekin eta adiskideekin ordea euskaraz mintzatu ohi zen. 1915eko urte hartan
Bingenek bere amarekin euskara soilean hizketan hasiko zela erabaki zuen, bai eta zenbait
aldizkarietan bere lehenengo lanak argitaratzen hasiko zela ere.

Pedro Ametzaga 1919ko urriaren 13an hil zen zabaldutako gripe espainiarraren eraginez.
Hiru hilabete geroago, 1920ko hasieran, Blanca eta María, Bingenen bi ahizpa bizkiak,
eritasun honek jota hil ziren ere. Aitaren heriotzaren ondorioz familiaren negozioak
gain behera etortzen hasi ziren. Merkataritza Injinerutza Teknikoko ikasketei ekin zien
Bingenek etxeko afera ekonomikoaz arduratzeko. 1921ean burutu zituen ikasketak
Bilboko Injineru Eskolan.

Halarik ere, familiaren egoera ekonomikoa ez zen hobetzen, hain zuzen ere Pedrok, anai
nagusiak,Argentinako bidea hartu behar izan zuen. Bestalde, Ametzagaren humanitateetarako
zaletasun ageriak 1924ean Valladolideko unibertsitatean zuzenbidea egitera bulkatzen
du. Hiru urtetan burutu zituen ikasketak,bikain eder batekin.
Errepublikar Koalizioak 1931ko apirilaren 12an udal hauteskundeetan izandako garaipena
zela eta, José Antonio Agirrek, Bingen Ametzagak eta beste algortar batzuk Getxoko
udaletxearen balkoian Primo de Riveraren diktaduraren amaiera eta Bigarren
Errepublikaren ezarpena aldarrikatu zuten. Euskal Errepublikaren ezarketaren proiektu
politikoa ere plazaratu zuten herriaren txaloeta oihuen artean. 1932an Ametzaga Getxoko
auzo epaile hautatu zuen herriak. Hiruurtez aritu zen lan horretan (1932-1935).
José Antonio Agirre, Ametzagaren gaztaroko laguna, Getxoko alkate zen orduko. Auzo
epaile eginkizunetan Jose Antonio eta Mari Zabala ezkondu zituen Ametzagak.

Idazle eta irakasle


Bingen Ametzagak 1920 eta 1936 bitarte lantzen ditu bere bizi intelektualaren ardatz izango
ziren gaiak. Bizitzako sosegu eta egonkortasuneko urte bakar hauetan zortzi hizkuntza
ikasi zituen.Hogei urterekin,gaztelera,ingelera, frantsesera eta euskaraz ondo hitz egin eta
idazten zuen.Hortik aurrera latina eta grekera klasikoa ikasi zuen, bai eta italiera eta alemanierako hastapenak landu ere. Hizkuntza guzti hauetan lan egingo du Ametzagak bai produkzio mailan bai itzulpenetan. Euskal Erriaren Alde aldizkariak antolatutako
itzulpen lehiaketan lehenengo saria eskuratuzuen 1928an Cervantes-en El licenciado vidriera-
rekin. 1935ean, Resurrección María Azkuek beka bat eskaini zion Ametzagari Alemanian ikerketa linguistikoan lan egiteko. Alabaina, gudak proiektu hau ezerezean utziko
du. Bestalde, Euskal Herriko kondairan eta kulturgintzan formazio sendoa erdiesten du
Bingenek.1933an,abokatu langelan lan egiteaz gain,kondaira eta literatura klaseak eskaintzen
ditu Getxoko Bigarren Hezkuntzako Institutuan Aldi berean, Instituto Vasco de Las
Arenas-ko sortzaile eta irakasleetariko bat dugu Bingen. 1936 eta 1937 bitarte, Lezama
Legizamon bizkaitar leinuaren Getxoko etxearen liburutegiaren antolamenduaz, katalogazioaz
eta zaintzaz arduratzen da Ametzaga. EAJko Euzkadi egunkarian eta Euskal Erriaren
Alde aldizkarian agertzen dira Ametzagaren lehen idazkiak. Bidenabar, El Gobela Algortako
aldizkari kultural eta politikoa sortuzuen José Olivares Larrondorekin, Tellagorrirekin,
eta Ramon Ametzaga agerkariko administratzaile eta argitaratzailearekin.
Guatemalako Euzko Gogoa aldizkariak aipatzen du Ametzaga Aitzol gizaldiaren olerkarien
artean,1936ko guda aurreko urteetan olerkigintzan nabarmendu baitzen. José Ariztimuñok,
Aitzol-ek, 1930 eta 1936 bitarte antolatutako zenbait Eusko Olerti Egunak izeneko
lehiaketetan parte hartu zuen, behin baino gehiagotan saritua izan zelarik. Era berean
parte hartzen du Ametzagak Getxoko Euskara Egunen antolaketetan. Kepa Enbeita
bai eta bere semeak Sabin eta Balendin bertsolariak ondo ezagutu zituen antolaketa lan
hauetan Bingenek.

Hezkuntzako zuzendari

Guda hasi eta Errepublikako gobernuak
Estatutua baieztatu ondoren, Jesús Maria Leizaolak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza
Saileko zuzendariak, 1936ko azaroaren 12an luzatutako aginduari jarraikiz, Lehen Hezkuntzako
zuzendari orokorra izendatzen du Ametzaga. Leizaolak aitortuko zuen bezala,
«euskararekiko agertutako zaletasuna eta gure hizkuntzaren alde buru-belarri egindako
lanarengatik». «Argitu behar ordea –jarraitzen du Leizaolak–
beste lan bat izan zela hasiera-hasieratik Ametzagaren ardura nagusia, kultura arloan
egin zezakeen lana baino lehentasun handiagokoa alegia; izendatu aurreko asteetan
germaniar hegazkineriak, Francoren armadaren laguntzan, Bilbo eta Areeta bonbardatu
zituen, bertan 96 pertsona hil zirelarik, haien artean hemezortzi emakumezko
eta haur. Hortaz, Ametzagak, Lehen Hezkuntzako zuzendaritzan funtsezko ardura bat
izan zuen: haurren eskolak eta eskolatuak zeuden umeak bonben arriskuaren kanpo
lekutzea. Ziurta dezaket Bingen Ametzagak Bizkaia goitik behera arakatu zuela ikasleria
eta irakasleriarentzako eskualde eta zokorik seguruen bila. Aldi berean alkate arduratsu
eta kontzientziatuen hegalpean zeuden egoitzak hautatu zituen.»
Zuzendari izendatua eta egun gutxi batzuetara, abenduaren 4an, 1936ko Estatutuaren
babesean ateak ireki zituen lehenengo ikastola martxan jartzeko agindua luzatu zuen
Ametzagak. Hain zuzen ere, Plentziako ikastola irekitzeko agindua,eskolak irekitzeko eta
irakasleria izendatzeko gaitasuna eskaintzen zion Eusko Jaurlaritzako aginduarekin batera
luzatu zion Leizaolak Ametzagari. Plentziako San José Ikastolaren behin-behineko zuzendaritza
eta kudeaketarako, udalaren baieztapenarekin, Alejandro Ruiz Ibáñez, Félix
Dorronsoro Urdanpilleta eta Isabel Larrakoetxea Gallaga lehen hezkuntzako maisuak
izendatu zituen Ametzagak. Lehen ikastola ofizial hau Eusko Jaurlaritzaren
Justizia eta Kultura Saileko babes eta ardura zuzenpean geratu zen. Ikastolen sorrerarekin
batera euskal testu liburuen itzulpen eta eraketari eta irakasleriaren heziketarako lehen
ikastegiak osatzeari ekin zion. Hala burutuko zuen Ametzagak, guda minean eta frontea
Bilbotik 48 kilometro eskasera, bere biziko ametsa, euskal hezkuntza sistema baten osaketa,
euskara eta euskal kulturaren pizkunderako lehen urratsa alegia. Hogeita hamaseiko
gudak Eusko Jaurlaritzaren esfortzu guztiak etengo zituen eta Plentziako San José
Ikastola,Euskal Herriko beste ikastola guztiak bezala, berrogei urte luzez giltzatuko zituen
erregimen berriak.

Haurren ebakuazioa


Bilbo frankisten eskuetan erortzear, Ametzagak Ikastolen hustuketari eta
eskolaturiko haurren ebakuazioari ekin behar izan zion. Erbesteko bidea
hartzen zuten atzerriratuen eta espetxeratuen seme-alabak ziren hauek,
hala edo hola, familiarekin kontaktua galdu zuten haurrak ziren guztiak.Haur
multzo zabal honen lekualdaketak itsasaldetik Ingalaterra, Frantziara edo,
azkenik, Errusiara bideak irekitzea suposatzen zuen, bai eta herrialde
hauetan haurrak ostatatzeko kanpamentuak eratzea ere.
Eusko gudarostearen azpiraketak heriotza zigorra eta ondasun guztien
bahidura dakar Ametzagaren gain, La Gaceta del Norte egunkarian plazaratu zuten bezala,
«Bizkaiko hondamendiaren eragileetariko bat izateagatik». Hain zuzen ere, seigarrena aipatzen
zuten Bingen «Bizkaiko etsaien artean». Ekainaren 14ko goizeko hiruretan, bonbardatutako
Areetako parrokian, apaiz laguna eta sakristau gaztea lekuko,ezkondu ziren Bingen
Ametzaga eta Mercedes Iribarren Gorostegi,

Inocencio Iribarren Egaña (1864-1843) Areetan finkatutako eta Talleres Erandio sortu
zuen mutrikuar enpresariaren alaba gazteena alegia. Ezkondu bezain laster Santanderreko
bidean utzi zuen Bingenek arriskutik kanpo bere emaztea, Juliana Iribarren ahizparekin.
«Trumilka abiatzen zen jendetza Santanderrerantz atzean bonben distirak ikusten
genituelarik»,gogoratzen zuen Mercedesek. Donibane Garaziko gotorlekuan lekutuko
zen 500 haurrentzako koloniaren ardura zuzena hartzen du Ametzagak. Horretarako
Bilbora itzuli behar izan zuen bertan zegoen Leizaolarekin eta Eusko Jaurlaritzako beste
kideekin haurren garraioaren azken prestakuntzak bideratzeko. «Bilbon mortero faxisten
eztandak gure alboan sentitzen eta azken haurrak Santanderrerantz trenez bidali genituenean,
Leizaolari Kultura Sailaren egoitza husteko garaia zela adierazi nion –zioenAmetzagak–. Leizaolak ordea ez zuen inongo aztoramenik agertzen.» Azkenik, Bilboko Hotel Carlton-ko bulegoak utziz eta italiar armadak orduko garaitua zuen eskualdea zeharkatuz, Getxora abiatu zen Bingen bere amari atzen agurra emateko. Hori izango zen María Aresti ikusiko zuen
azken aldia. Hala gelditu zen María, bakarrik, Iturrietan, 75 urterekin eta Joxe Mari seme
gazte elbarriaren arduran. Gerora jakingo zuen Bingenek ama errizino olioa edatera
zigortua izan zela, zuritua, eta Comisión Central Administradora de Bienes delako erakundearen
aginduz, ondasun guztiak bahitua, hamabost egunetan bere etxea hustera
behartua. Bere delitua, hiru seme erbesteratuen ama izatea. Kalean eta gabezia gorrian
Getxoko famili lagun batek bere etxeko ateak ireki zizkion eta bizitza berregiteko aukera
eman.

Itsasoko ibilera tristea

Santanderrera ailegatu eta Ametzagaren lehen ardura 500 haurrentzako ostatu bat lortzea izan zen, jaterik ez zegoen eta. Errepublikako agintariekin hamaika liskar izan eta gero, hondartza aurrean oraindik ere lekuturik dagoen Hotel Real-en lortu zuen Bingenek haurrak ostatatzea.
Aste bete geroago, ekainaren 22an, Ploubazlanec ikatzontzian, Churchill lehendakari
britainiarraren Bizkaiko golkoaren itsas blokeoa errespetatzeko agindua beteko ez zuen
itsasontzi horietako batean alegia, abiatuko dira azkenik Donibane Lohitzunera. Almirante
Cervera eta Canarias kruzeroen eta España korazatuaren eskuetan bidaia egitea suposatzen
zuen horrek. Ikatzontziko sotoan Ametzagarekin batera ezkutaturik, Joxe
Miguel Barandiaranek, Justo Garate medikuak eta beste hiru Santanderko irakaslek
egin zuten bidaia,hots,itsasontziko gizonezko
bakarrak, emakumezkoak eta haurrak bakarrik onartzen baitziren. «Umeak gosez negarrez,
akituak, indarrak utzita, ontziratu ziren» gogoratuko zuen ostera Mercedesek.
Marineleriak ezin hobeto tratatu zituen hauek, urte batez ikusi ez zuten ogi zuria,
gazta, mortadela, sardinak, esku zabal eskaini baitzieten. «Hunkigarria zen benetan umetxoak
hala ikustea: ez zuten beraien banderillarik uzten; askok, maletak ahaztuz, berokiaren
azpian ezkutaturik zeramaten ogia.» Ilunabarrean Cervera kruzero faxista hurbildu
zitzaien eta geldiarazteko agindua eman Ploubazlanec itsasontziko kapitainari, azken
hau espainiar kruzerora pasa araziz bidaiarien zerrenda ikustatzeko. Ea gizonezkoak zeramatzaten galdetu zioten kapitainari, honek ezetz erantzun eta, «si lo desea le acompañamos
», eskaini zion Cervera itsasontziko kapitainak ironikoki. Bidea berriz hartu eta, bi egun geroago, ekainaren 24an, Iparraldeko kostan porturatu ziren, arratsaldez Donibane Garazira abiatzeko
trena hartzeko. Gabez ailegatu ziren Nafarroa Beheko hiriburura. «Momentu latzak
izan ziren haiek –gogoratzen zuen Mercedes Iribarrenek– mutiko eta neskatoak
hotzez dardarka,gosez,beldurturik,negarrez, gehienak, gurasoen berririk gabe egunetan.
“Garazira ailegatu ginenean”, faxisten publizitatea bide, “gorriak, gorriak!” esaten zigun
jendeak leihoetatik euskaraz.»

Kolonietako zuzendari

Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Kulturako sailburu zen Jesús María Leizaolak, Bartzelonara
deiturik, Justizia Saileko idazkari izendatu zuen Ametzaga 1937ko abenduan. Erbesteko
lehen hiru urteetan (1937-1940) euskal haurren kolonien osaketa, antolaketa eta ikuskapena
izan zen haren eginkizunik larriena. Izatez erbesteko ikastolak ziren kolonia
hauek eredu horretan antolatu ziren. Haurren segurantzaz arduratzeaz eta familiekin
kontaktuan lehenbailehen jartzeaz gain, euskaraz heziketa orokor bat lortzea zen
kolonien helburu nagusia. Euskara, ikasgai gisa lantzen bazen ere, beste ikasgaiak lantzeko
hizkuntza zen.Haurren arteko harremanetan komunikabide gisa normalizatzeko euskararen
zabaltzea izan zen irakasleriaren funtsezko ardura akademikoa. Donibane Garazikoa koloniarik handienetariko bat zen. La Citadelle deituriko gotorleku zaharrean zegoen kokaturik, orduko etxe baten gutxienezko zerbitzuak eskaintzen ez bazituen ere. Instalazioak egokitzeri ekin zion
Ametzagak. Horretarako Eusko Jaurlaritzak bulkatutako Comité Pro-Ayuda-rekin kontaktuan
jarri zen. Frantziako gobernuak behar larrienak betetzeko adina ez zen bost frankoko
dirulaguntza eskaini zuen egunean haur bakoitzeko. Leon Blum-en Front Populaire
alderdiak Comité d’Accueil aux Enfants d’Espagne osatutako elkartearen babesean eskuratzen
zuten dirulaguntza hau frantziar estatuan lekuturiko koloniek. Bretainia Handian
Leah Manning-ek zuzendutako Basque Children Committee osatu zen bertan ziren
kolonien beharrei aurre egiteko. Manuel Ametzaga izendatu zuen Bingenek Donibaneko koloniaren administratzaile orokorra. Guztira 25 irakasle euskaldun, sukaldari
bat, bi erizain eta zenbait laguntzailek, horien artean Mercedes eta Juliana Iribarren,
osatzen zuten langileria. Kurtsoz eta adinez multzokaturik, 1936 eta 1937ko Bizkaiko
Lehen Hezkuntzako Ikastolak bezala antolatu zen erbesteko lehen ikastetxea dugu hau.
Hilabeteak pasa eta haur asko bere familiekin hasi ziren elkartzen. Bestalde, Bigarren Munduko
Gudak eta ondorengo nazien okupazioak frantziar estatuan kokatuak ziren koloniak
hustera behartu zuen. Donibaneko gotorlekuak 1939ko otsailean itxi zituen ateak.
Esan bezala, 1937ko abenduan Bartzelonara abiatu zen Ametzaga lau hilabetez Katalunian
ziren euskal haurren ebakuazioaz arduratzeko. Lana burutu ondoren Agirre lehendakariaren
kotxean muga igaro zuen Paris aldera, 1938ko apiriletik 1940ko ekaina arte han
bizitzeko. Parisen jaio zen Ametzagaren lehen alaba, Mirentxu, 1938ko maiatzaren 7an,
Frantziako hiriburura ailegatu eta hilabete geroago. Haur kolonien ikuskapenak eta antolamenduak Bretainia Handira etengabeko bidaiak

egitera behartzen du Ametzaga, han lekutu baitziren zenbait kanpamendu, Liverpool,
Cardiff edo eta Wight irlakoa besteak beste. 1938ko abuztutik iraila arte Espainiar Errepublikako
bulego nagusian dugu Bingen lan egiten, arropa, botika eta bestelako premia biziko
gaien igorpenak antolatzen,bai eta euskara klaseetarako eta, oro har, irakaskuntzarako
beharrezko liburu eta tresnak biltzen ere. Bigarren Munduko Guda hasi zen egunean,
hots 1939ko irailaren 2an, jaio zen Begoña, Bingen eta Mercedesen bigarren alaba. Bai
amak bai jaioberriak gas mozorroak jantzi behar izan zituzten, Paris osoa, argiaren hiria,
ilunpe itxian zegoelarik. 1940ko ekainean, naziak Parisen sartzen ari zirelarik, hustu
behar izan zuten Eusko Jaurlaritzaren egoitza. Bingenek Jesús María Leizaolaren aginduari
jarraiki, Eusko Jaurlaritzarako beste egoitza aurkitzeko trenez abiatu zen emaztearekin,
Juliana Iribarren eta bi alabekin Bordelera
Bertan ikusi zituzten lehen aldiz soldadu naziak, «ikaragarria zen, –zion Mercedesek–
beren bota luze beltz iltzatuekin harriztatutako kaleetan soldadu garaile eta boteretsu
horiek gutan sortzen zuten zirrara». Bertan erre behar izan zituen Ametzagak zeramatzan
zenbait dokumentu eta, naziek komunikazio zibilen kontrol osoa eskuratu aurretik, berriz
ere trenez Baionara abiatu ziren.
Orduan hasi ziren Ameriketarako bidea hartzeko kontuak.Naziak Iparraldean,eta geroaz
ezer jakin ezinean, Mirentxu eta Begoña Juliana Iribarrenen babesean Miarritzen uztea
erabaki zuen bikoteak, «bihotza urratuko zidan biziko erabakirik zailena, garratzena,
saminena izan zen hura». Marseillan hartuko zuten, 1941eko urtarrilaren 15ean, Alsina
itsasontzian Ameriketarako bidea. Bikoteak ez du Mirentxu ikusiko 9 urte bete arte; hil
baino aste bat lehenago ikusiko zuen Bingenek Begoña berriro.

Bidaia luze eta gogorra

uskaldun, judutar eta espainiar erbesteratu askok hartu zuten Marseillatik atera zen azken itsasontzi hau, besteak beste, Niceto Alcalá Zamora,Telesforo Monzon, Francisco Basterretxea, Luis Bilbao, Julio Jauregi, José L. Irisarri, Lucio Aretxabaleta, José Olivares
Larrondo Tellagorri edo Juan Olazabal. Aurretik egin zuten bezala, bidaiaren
ziurgabetasunari aurre egiteko eta denbora zerbaitetan aprobetxatzeko,
Monzonek eta Ametzagak euskara klaseak antolatu zituzten lau hilabetekoa
izan behar zen eta, azkenik, urte eta erdiz luzatuko zen bidai horretan.
Bidenabar,Monzonek Urrundik idazten ari zela, Mexikon argitaratuko zuen

olerki liburua alegia, Ametzagari eman zion Algortakoak zenbait zuzenketa egiteko bai
eta getxotarraren iritzia jasotzeko ere. Bere aldetik Ametzagak ere olerki liburuxka bat
osatu zuen, urteetan burutuko zuen euskal esamolde hiztegi batekin batera.
Dakar, Maroko, Casablanca, Mexiko eta Kuban barrena iritsi ziren Argentinara,batean
eta bestean gorabehera eta eragozpen izugarriak jasanda, 1942ko apirilaren 15ean.
Buenos Airesko portuan Ramón María
Aldasoro, euskaldunen ordezkaria, Argentinako gobernuaren zenbait politikari eta
Laurak Bat Buenos Airesko Eusko Etxearen lagun mordo handi bat zain zituzten. Agur
Jaunak abestuz, bertako dantzariek ongi etorria eman zieten bisitari berriei. «Hunkigarria
izan zen oso.»

Euskarari eta euskal kulturari emana

1942an eta 1943an gogotsu ekin zion Ametzagak lanari. Buenos Airesera ailegatu
eta zortzi egun geroago espartin fabrika batean lan egiten du kontulari gisa. Argentinako
hiriburuan bi hilabete igaro aurretik Instituto Americano de Estudios Vascos osatuko zen
elkartearen mahaikide dugu Ametzaga. Maiatzetik abendua bitarte jardunaldi ziklo
bat osatuko du, euskal kulturaren inguruko zenbait gai tratatuz. Buenos Airesko Euzko
Txokoan eta Acción Vasca-n eskaini zituen lehenengo jardunaldiak. Eusko etxeetatik at
lehenengo hitzaldia Alvear antzokian eman zuen 1943ko abuztuaren 4ean.Aretoa bete-
-betean, Enbeita bertsolariari buruz hitz eginzuen Ametzagak, Urretxindorraren bertso
batzuk abestuz. Arrakasta handia izan zuen ekitaldiak bertan bai euskaldun zein argentinar
politikari eta kazetari ugari zeudelarik.
Ordutik astero hasi zen Ametzaga jardunaldiak eskaintzen. Hitzaldietan euskararen
gatazka sendo aztertu zuen Ametzagak zenbait ikuspuntutatik: politiko, administratibo,
linguistiko, arau-emaile, historiko-kultural eta soziologikotik.
Kazetari lanetan ere su eta gar aritu zen Bingen. 1943an urritik abendua arte 13 artikulu
idatzi zituen.Euzko Deya eta Tierra Vasca delako aldizkarietan idazten hasi zen. Gero,
Uruguayko prentsan maiz ikusten dugun bezala, euskara eta euskal kulturari lotutako
gaiei buruz. Buenos Airesko La Prensa egunkarian eta Uruguayko El Plata-n hirurehun
artikulutik gora idatziko ditu Ametzagak 1943 eta 1955 bitarte. Kazetari lanetan Irujotarrak
ezagutu zituen, Andrés eta Pello Mari, azken hau Tellagorrirekin batera Tierra Vasca aldizkariaren zuzendaria. Andrés Irujorekin, Ekin argitaletxeko zuzendari eta antolatzailearekin,
oso harreman estua mantendu zuen Ametzagak hil arte.

Euskal astea eta euskal giroa

Joxe Mari Lasartek, Pedro Basalduak eta Ramón María Aldasorok Montevideoko
Euskal Astearen antolakuntzako koordinatzaile orokorra eta prentsa arloa zuzendaritzaren
arduraduna izatea eskaini zioten Ametzagari. Horrekin batera, Uruguayko
eremu politikoan, kulturalean eta sozialean Euskal Herriaren borrokaren aldeko harremanak
lantzeko eskatu zitzaion, Euskal Astearen erlazio publikoak bere esku geratu zirelarik.
Euskal Astea ospatu baino hilabete bat lehenagotik, egunez egun, Uruguayko egunkari
guztietan euskaldunen egoera politiko eta izaera sozial eta kulturalari buruz zenbait
berri argitaratu zituen.Euskal Astearen ekitaldietan, lehen aldiz Ameriketan, Ikurrina kaleratu
zen ekintza publiko eta instituzionaletan. Euskal Astea amaitu eta bestelako ekitaldietan
pentsatzen hasia zen Bingen. Lau ekintza ditu orduko Bingenek buruan: kultur erakunde
baten osaketa, unibertsitatean klaseak ematea bertan ere euskal kultura eta hizkuntza
zabaltzeko, irrati baten prestaketa eta Gernikaren suntsiketaren omenean zenbait
enparantza eta kaleren izendatze ekintzak bultzatzea. Ildo berean, Euskal Erria eusko
etxean zenbait aspektu berri nahi ditu Ametzagak landu eta martxan jarri.
Montevideon Gernika Plazaren inaugurazioko ekitaldiak ospatu ziren Gernikako suntsiketan
hildakoen omenez eta Uruguayko errepublikan zeuden euskal erbesteratuen omenez
eta onespenean 1944ko maiatzaren 13an. Montevideoko alkatea, Juan Fabiani, eta beste
zenbait Uruguayko pertsonalitate politiko eta kultural izan ziren ekitaldian. Jardunaldia
Ametzagak eskaini zuen. Besteak beste, Belgika,Txekoslovakia, Mexiko, Polonia eta
Venezuelako enbaxaden ordezkariak bertaratu ziren. Oihartzun zabala izan zuen Uruguayn
ekitaldiak.

Eusko etxetik at, Departamento de Estudios Vascos izenarekin Eusko Ikaskuntza Mintegia
sortu zuen Ametzagak Unibertsitatean. Zabalpen ofiziala Montevideoko unibertsitatean
ospaturiko ekitaldi batekin martxan jarri zen 1945eko uztailean. Eusko Ikaskuntza
Mintegiak Biltzarretan parte hartu zuen. Horrela, 1948ko Miarritzeko Eusko Ikaskuntzen
Biltzarrera Gabriel Biurrun joan zen  Mintegiaren ordezkari gisa. Lanean jarraitu zuen Ametzagak unibertsitatean euskara eta euskal kulturari txoko berri
bat irekitzearren eta, 1944 ko apirilean, Eusko Ikaskuntza Mintegiarekin lotuta, Ametzagak

Montevideoko Unibertsitateko Instituto de Estudios Superiores-en bi katedra sortu zituen.
Lehenengoa, Euskal hizkuntza eta literatura katedra 1944an bertan eta, bigarrena, Euskal
Kultura katedra 1951ko apirilean. 1944ko urriaren 24an, zenbait euskaldun,
katalan eta galiziar erbesteratuek Galeuzca Uruguayn martxan jartzea erabaki zuten. Eta,
Casa de Galicia egoitza berrian izandako bileran, Uruguayko Galeuzca-ko lehendakari
izendatzen dute Bingen 1945eko otsailaren 27an. Hortik aurrera asteartero bildu zen
Galeuzca-ko ordezkaritza. Companys plazaren inaugurazioa izan zen sail luze baten lehen
ekintza. 1946ko apirilaren 29an, urtero ospatuko zen Gernikako Eguneko ekitaldiak antolatu
ziren lehendabizikoz Euskal Erria-n. 1947tik aurrera, urtero antolatu zen, abenduaren
3an,Euskararen Eguna ere.Politika mailan, Jose Antonio Agirre lehendakariaren
izenean eta Joxe Mari Lasarterekin kontaktuan, lanean aritu zen Ametzaga ere.
Euskal Prentsa Bulegoko (Oficina de Prensa de Euskadi, O.P.E.) Uruguayko arduraduna
izendatu zuen Joxe Mari Lasartek 1947an. Azken honek E.P.B.-ra bidaltzen zituen zenbait
berri, halaber, bertatik Uruguayko egunkari guztietara berriak banatzeko aukera zuelarik

Manuel Irujoren eraginez 1948an sortutako Asociación de Juristas Vascos elkartearen kide
sortzaileen artean Ametzaga dugu, Batzorde Osagarria Manuel Irujo, Joxe Eizagirre, Juan A.
Kareaga eta Xabier Landaburuk osatu zutelarik. Joxe Migel Barandiaranek 1947ko ekainaren
23an idatzi zion Ametzagari Uruguayn «Jakin Bilera» bat osatzeko asmoa agertuz
Iparraldean plazaratu berriko Gernika aldizkaria laguntzearren. Bestalde, Eusko Jakintza
aldizkariaren administrazioa eta banaketaren ardura ematen zaio Ametzagari. 1948ko azarotik
1951ko apirila arte egin zuen lan aldizkariaren alde.

Itzulpen lanetan

Itzulpen lanetan jo eta ke aritu zen Ametzaga erbestean. Iturralde y Suit-en El ruiseñor de Errotazuri (Errotazuri’ko urretxindorra) lanaren itzulpena burutu eta sari bat eskuratu zuen Bingenek 1946ko abenduan. Hamlet, Danemark’eko erregegaia Shakespeareren klasikoaren itzulpenean hasi zen, 1945ean. Andrés Irujok lan hau argitaratu zion 1952an Ekin argitaletxean.Arrakasta handia izan zuen itzulpen honek bai eta kritika baikorrak jaso Andima Ibinagabeitia, Nicolás Ormaetxea Orixe edo eta Jokin Zaitegiren eskutik besteak beste. Bretainia Handiko koroatu berriko erreginari Argentina eta Uruguayko eusko etxeen izenean ale berezi bat bidali zioten.
Orixeren aholkuz, Prometeu burdinetan greziar klasikoaren itzulpena ere burutu zuen.
Jokin Zaitegik Euzko Gogoa aldizkarian argitaratu zuen lan hau 1959ko azaroan, ordutik
aurrera beste zenbait itzulpen plazaratuko zizkiolarik. Juan Ramón Jiménez-en Platero ta
Biok liburuaren itzulpena,berriz, Florensa argitaletxeak plazaratu zion. Orduko Orixeren
Euskaldunak gazteleratzeko lanak kasik buruturik zituen.
Aurreko lanetaz gain itzulpen multzo zabal bat argitaratu zuen Uruguayko erbesteko
urte horietan Buenos Airesko Euzko Deya aldizkarian bai eta Euzko Gogoa agerkarian
ere. Guztira hirurogei bat itzulpen lan burutu zituen Ametzagak 1942 eta 1955 bitarte.
(errektorea eta Zuzenbide fakultateko dekanoa) protestak piztu zituen Francoren
gobernuaren azkeneko fusilamentuengatik. Kazetari lanak jarraipen bat Uruguayn izateko
El Plata egunkariko (bere hitzetan «nire eta E.P.B.-ko kazetari tribunatxo partikularra»)
Juan Andrés Ramírez zuzendariarekin hitz egin zuen E.P.B.-ko notatxoak astero kaleratzen
jarraitzeko.

Euskararen berpizkunderako plana


Arazo ekonomikoak medio, Caracasera abiatzen da Bingen 1955ean. Berrogeita
hamalau urte beterik eta bere emaztea eta bost seme alabetatik bi
urte luzez bereizturik bizitzera beharturik, bere bizitzako hirugarren erbesteari
aurre egin behar izan zion Ametzagak. Caracasko Eusko Etxean
oso harrera ona izan zuen, Alsina taldeko eta Algortako lagun zaharrekin
berriz ere topatzeko aukera eman ziolarik. Bertan, besteak beste, Luis Bilbao
doktorearekin, Lucio Aretxabaleta edota Marixabel eta José Mari Lasarterekin
topatu zen. Heldu bezain azkar lanean dugu Bingen Eusko Etxearen proiektuetan
bertako kultur arloetarako idazkari izendatzen dutelarik. Joxe Mari Lasartek
erbestean euskararen alde egin zezakeena argitzeko eskatu zion.Bost bat hitzaldi eskaini
zituen. Berehala euskara klaseak ziztatu zituen eusko etxean bai eta Pro-resurgimiento
del euskera euskararen berpizkundearen aldeko plana martxan jarri ere. Parisko Euskal
Biltzarra prestatzeko 1957ko otsailean hamaika bilera izan zituzten.
bezala lan egitea pentsatu zuen. Urbaneja ministroak, ordea, Nazioaren Agiritegi Historikoan
eskaini zion lana, mila bolivarreko soldataz.Venezuelako agiritegi nazionalean
lan egiteak Caracasko Gipuzkoar Konpainiaren bi mendez ukitu gabeko agiriak ikertzeko
aukera eskaini zion. Agirien ikerketaren fruitua Hombres de la Compañía Guipuzcoana
liburua dugu. Agiritegiko lanbide hau 1958an galdu zuen,krisialdi ekonomikoa zela eta,bertakoak
ez ziren langile guztiak kanporatu baitzituen gobernuak. Kolpe izugarria Ametzagatarrentzat.
Bolívarren Carta de Jamaika-ko itzulpena burutu eta argitaratzen du Bingenek Sociedad
Bolivariana-ko aldizkarian 1966ko otsailean. Egan eta Euzko Gogoa aldizkarietan kolaboratzaile
sutsua dugu Ametzaga azken urte hauetan. Euzko Gogoa aldizkariko Jokin
Zaitegirekin oso gutuntruke ugaria mantendu zuen Bingenek. Besteak beste, Zizeronen De
amiticia eta De senectute (Adiskidetasuna eta Zartzaroa) saiakerak Zaitegiren aldizkarirako
itzuli zituen, bai eta Oscar Wilde-n The balad of Reading gaol (Reading bahitegiko leloa)
1954an ere. Egan aldizkarian Descartes-en Discours de la méthode itzulpena plazaratzen
da beste zenbait jatorrizko olerkirekin batera. Bitartean Louis Stevenson-en Treasure
island euskara herrikoian lantzen ari da. 1957ko uztailean euskara eta euskal kulturaren
alde egindako lanarengatik Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen
Ametzaga.

Caracasko laurehun urtemuga zelarik bi liburu argitaratu zituen Bingenek 1966an, Vicente

Bingen Ametzagaren heriotzaren oroigarria. Barneko aldean Ametzagak idatzitako ondoko
olerkia irakur daiteke: Edozein lorek bere usaia;
Txori bakoitzak bere soiñua;
Aberri guztiek bere izkuntza;
Euskara gure odolaren urriña
Ta gure abendaren abots zar eta sendoa da.
Bizi dedilla beti gure biotz ezpainetan

El hombre vasco, Andres Irujok Ekin argitaletxean 1967an plazaratutako Bingenen azken
liburua

Antonio de Icuza,comandante de corsarios eta El elemento vasco en el siglo XVIII venezolano.
Comisión del Cuatricentenario de Caracas delako elkarteak argitaratu zituen biak. Bingenen
liburuak izandako arrakasta zela, berehala agortu baitziren, hirugarren bat argitaratuko
zuen Bingenek ere El General Juan Uslar. Alabaina, berriz ere patua okertu zitzaion
Ametzagari eta 1967ko lurrikarak laurehun urtemugako ekintza guztiak gibelatu zituen,
hortaz ez zen argitalpen gehiago bideratu. Bere azken liburua 1967an plazaratu zuen, El
Hombre Vasco izenburuarekin. Jardunaldi ezberdinen
pilaketaren fruitua da hau. 1961ean eusko etxeko Eusko Gaztediko talde batek
Bingeni Euskal Kulturako kurtso bat eskaintzeko eskatu zion. Bingenek baietz esan eta
hiruzpalau hilabetez luzatu zizkien klaseak. Irujok Ekin argitaletxean plazaratuko zituela
iragarri zion. Aldi berean Bolívarren omenez Revista Bolivariana-n idatzitako olerki epikoa
ere argitaratu zuen Ametzagak urte horretan. Manuel Irujok, 1966tik Ametzagaren aitaginarrebakide, Euzko Alderdi Jeltzalearen Declaración de Principios delako dokumentua idazteko eskatu zion, 1966ko urtarrilaren

26an Euzko Alderdi Jeltzaleak plazaratutako «Euzko Erriari deklarazioa»ren oinarria alegia.
Bitartean, eusko etxean euskara klaseak eskaintzen jarraitu zuen. 1967ko urriaren
16ean Venezuela guztiko euskaltzaleentzat irratitik ematen hasiko ziren euskara klase
hauek.1968an euskararen alde egindako lanarengatik Euskal Jakintzaren Lagunak elkartearen
lehendakaria izendatu zuten Ametzaga.

Azken ebakuntza egiteko zeramatelarik, hator, hator mutil etxera abesten ikusi zuten azken aldiz bizirik seme-alabek. Horiek izan ziren bere atzen hitzak. Arratsaldeko 4etan apaizak azken igurtzia eman zion. Otsailaren 4an, asteartea, goizean goiz alde egin zuen. Idazki batean amak seme alabei irakurri zien aitaren hil aurreko gogoeta: «seme alabak, gauza bakarra geratzen zait
esateko, maita ezazute elkar eta maitatu zuen herria eta zuen hizkuntza gurasook zuek maitatu
zaituztegun bezala,agur guztiok».
Alemaniera eta italiera apunteak eta zenbait itzulpen burutzear utzi zituen Ametzagak bere idazmahaiaren gainean, besteak beste, Shakespeareren Romeo eta Julieta, Danteren
Jainkozko Komedia eta Omar Kheyyamen Rubaiyat. Bai eta Euskal Herrira itzultzeko
Algortatik 1937an ekarritako baliza ere, amets baten esperantzaren ikurra, logelako
armairuaren gainean.Algortako herriak plaza bat eraiki du Bingen Ametzagaren omen eta
oroitzapenean, itsasoari begira, harriluzeko ibilbidean.

----------------------------------------------------------------------------------------
Egilea: Xabier Irujo

Edicion: Xabier Iñaki Ametzaga Iribarren

Contacto : xabieramezaga@gmail.com

---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Blogs relacionados a Vicente de Amezaga Aresti  

http://ametzagaarestitarbingenen.blogspot.com

http://vicenteamezagaaresti.blogspot.com

http://amezagaeguberriak.blogspot.com

http://travesias.tripod.com/lives.htm

----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Poesias en Euskera

Agur - Amerikarako bidean - Andere bati - Artzain maiteminduak bere maiteari - Askatasun - Biziaren alegia

Finojosako neska behizaina - Herrimina - Itsaso aurrean - Lorarik onena - Loreei - Lurmina -

LXVI. hamalaukoa - Ontziburu!, nire ontziburu - Reading Bahitegiko Leloa - Zuhaitzak